Aspertzeko astirik izan gabe, hainbat ekitaldi antolatu ditu Kaxerna Gaztetxeak otsailerako. Hilabete honetan ez ezik, joan den larunbatean presoen aldeko mendi martxa egitekoa zuten Sarara, Sarako Gaztetxearekin elkarlanean. Goizean mendi ateraldia eta gauean afaria eta gaupasa antolatu zuten Saran. Horren ondotik, larunbat honetan, otsailak 5, Zonaldeko Gazte Eguna eginen da Azkainen eta han parte hartuko dute Kaxernakoek ere. Otsailaren 11n, kontzertua izanen da Kaxernan Elgoibarko Andrakan Pop taldearen eskutik. 22:00etan hasiko da eta sarrerak hiru euro balioko ditu. Eta biharamunean, otsailak 12, txotx eginen dute gaztetxean, sagardotegiko menuarekin bazkaria izanen baitute, 17 eurotan. Bertsolariak eta trikitilariak ere izanen dira. Izena emateko Kataku, Ikuilu edo Errekalden egin behar da, igande hau baino lehen.
Otsailaren 17tik 26ra, bertzalde, Saharari buruzko zikloa eginen dute eta dokumentalak, filmak, hitzaldiak... Denetarik izanen dute. Zikloari bukaera emateko, hilaren 26an, hitzaldia, diapositiba emanaldia eta afaria eginen dute.
Dantza ikastaroa
Dantza ikastaroa ere hasia dute Kaxernan. Urtarrilaren21ean abiatu ziren eta otsaileko ortziraletan segituko du. Ixone Telletxea Uranga da irakaslea eta oinarrizko euskal dantzak eta dantza latinoak ikasten ari dira. Ikastaroa dohainik da