Auzitegi Nazionalak errugabetzat jo ditu Udalbiltza eta auzipetuak

TTIPI TTAPA 2011ko otsailaren 1a

Artxiboko argazkia

Udalbiltzaren kontrako auzia abiatu eta handiak ia zortzi urtera, Udalbil­tzaren eta ETAren artean loturarik ez dagoela frogatutzat eman du Espainiako Auzitegi Nazionalak. Hala, Oskar Goñi bere garaian Berako zinego­tzi izan zena eta Udalbiltzako Batzorde Eragileko kide izandakoa absolbi­tu egin du epaima­haiak, eta berarekin batera ber­tze auzipetuak eta Udalbil­tza bera ere bai. Urta­rrilaren 20an eman zen jakitera epaia, eta hor ageri denez, «hautetsien batzarra proiek­tu nazionalista da, ber­tzerik gabe, ez proiektu terrorista».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun