69 lagun Agerratik Goizuetara mendiz

TTIPI TTAPA 2011ko otsailaren 1a

Antton Erkizia eta Fermin Esnaola

Joxe Zubieta artzainak zintzo demonio eraman zuen artaldea Agerratik Goizuetaraino, inon ere ez zedin ez ardirik ez artantxorik ere galdu. Agerra Mendi Taldean ohiko hitzordua bihurtua den Agerra-Agiña-Goizueta mendi irteera egin zuen 69 laguneko taldeak urtarrilaren 16an, 28 kilometroko bidea eginez. Behin Goizuetara ailegatuta, Umore Ona elkartean bazkaltzeko 75 lagun elkartu ziren. Giro ederrean bazkaldu ondotik, plazan eta karriketan barna ibili ziren iluntze aldera arte. Urteak dira Goizuetara joateko irteera hau egiten dela, dagoeneko 16-18 urte izanen dira lehen aldiz joan zirenetik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun