Inauteri garaian murgilduak gaude eskualdean. Dagoeneko zenbait herrietan ospatuak dituzte eta egunotan Ituren, Aurtitz eta Zubietan harat-honatean ibiliko dira joaldunak eta mozorroak.
Inauterien data ofizialak, berriz, martxoan izanen dira. Martxoaren 3ko Ortzegun Gizen egunarekin abiatuta, ospakizunak izanen dira herriz herri.
Beran, kaldereroen ohitura zaharra mantentzeko lanean ari dira azken urteotan. Hori del aeta, Berako Kultur Batzordeak ostsailaren 2rako, asteazkena, 18:00etan Beralandetan (antzinako hiltegian) bilera deia egin du Kaldereroak besta hori antolatzeko. Ekitaldi honetan interesa duten guziei parte hartzeko gonbidapena egin du Berako Kultur Batzordeak.