Zolaberritze lanak egiten ari dira Bidasoko trenbidean, Lesaka eta Igantzi artean

TTIPI TTAPA 2011ko urtarrilaren 28a

Zola berritzeaz gain, barandak ere paratuko dira behar den lekuetan. Aitor Arotzena

N-121-A errepideko lanek eta gasbideak eragindako kalteak moldatzeko

N-121-A errepidearen moldaketa eta gasbidea egiteko lanek Bidasoko Bide Berdean eragin zituzten kalteak konpontzeko zolaberritze lanak egiten ari dira egunotan Lesakako Bereau eta Igantziko zentralaren artean. Zola konpontzeaz gain, zubi ttiki bat egokitu da eta barandak paratu dira behar den lekuan.

N-121-A errepidearen moldaketa eta gasbidea egiteko lanek Bidasoko Bide Berdean eragin zituzten kalteak konpontzeko zolaberritze lanak egiten ari dira egunotan Lesakako Bereau eta Igantziko zentralaren artean. Zola konpontzeaz gain, zubi ttiki bat egokitu da eta barandak paratu dira behar den lekuan.

Azysa enpresa ari da lana egiten, Nafarroako Gobernuko Herrilan Departamentuak eta Gas Natural Fenosa enpresak ordainduta.

Lan hauek joan den urte osoan eskatu zituen Bertizko Partzuergo Turistikoak, baina urte hondarrera arte ez ziren hasi. Datozen egunetan bukatuko da eta laister inaugurazio ekitaldia ere eginen da.

 

Alkaiagan errepidea gurutzatzeko aukerak

Doneztebetik Endarlatsaraino proiektuari dagokionez, Bertizko Partzuergo Turistikoa Herrilan Departamentuarekin gelditu da, azken xehetasunak argitzeko. Bertizko Partzuergoko Izaskun Goñik aipatu digunez, “proiektua prest dago baina falta da zehaztea nola gurutzatuko dugun errepidea Alkaiaga aldean”. Aukera desberdinak aztertu ondoren, ingeniariek bidea N-121-A errepide azpitik pasatzea proposatu zuten Herrilan Departamentuan azpitik, baina Iruñean ez zuten onartu eta pasarela bat diseinatzea eskatu zuten. Kantabrikoko Ur Konfederazioak, aldiz, ez du pasarela bat egitea uzten. Urtarrilaren 26an joan ziren berriro Bertizko ordezkariak Herrilan Departamentura, “erratera pasarela ezin dela egin eta eskatu digute hirugarren aukera bat aztertzea”, Izaskun Goñik aipatu digunez. “Espero dugu uda baino lehen baimena lortzea proiektua bukatzeko eta obren lehiaketa publikoa egiteko”, dio Partzuergoko kudeatzaileak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun