Bortzirietako eskuz banakako pilota txapelketaren hamargarren edizioa azkenera ailegatzen ari da. Ortziral arratsaldean Igantzin jokatu ziren seigarren jardunaldiko partidak eta, ondorioz, zenbait kategorietako finalerdiak ere erabakiak gelditu dira. Hauek izan ziren ortziraleko emaitzak Igantzin:
Alebin A
Mikel Elzaurdia (G. Txokoa - Bera) 18; Enaitz Telletxea (Biltoki - Igantzi) 11
Infantil B
Jon Iparragirre (Altxata - Etxalar) 0; Urki Txoperena (Arkupe - Lesaka) 18
Harri Maritorena (G.Txokoa - Bera) 7; Ibai Ros (G.Txokoa - Bera) 18
Infantil A
Ander Errandonea (G. Txokoa - Bera); Bittor Barriola (Ardoi - Zizur) Atzeratua
Iñaki Anso (Txaruta) 18; Andoni Lazkanotegi (G. Txokoa - Bera) 0
Benjamin B
Jon Iparragirre (Altxata - Etxalar) 18; Beñat Yanci (Biltoki - Igantzi) 8
Gauzak honela, urtarrilaren 29an, larunbat goizeko 10:30etik aitzinera Lesakako pilotalekuan zazpi partida jokatuko dira, horietatik sei, Alebin A, Infantil B eta kadete mailako finalerdiak.
LESAKAN , URTARRILAREN 29an, LARUNBATA , GOIZEKO 10:30tan
Infantil A
Ander Errandonea (G. Txokoa - Bera) IA02 Bittor Barriola (Ardoi - Zizur)
FINALERDIAK ALEBIN A MAILAN
Mikel Elzaurdia (G. Txokoa - Bera); Yago Cantero (G. Txokoa - Bera)
Imanol Ugalde (Oiarpe - Oiartzun); Ekain Etxeberria (Oiarpe - Oiartzun)
FINALERDIAK INFANTIL B MAILAN
Urki Txoperena (Arkupe - Lesaka); Oian Canabal (Biltoki - Igantzi)
Julen Palenzuela (Arkupe - Lesaka); Ibai Ros (G.Txokoa - Bera)
FINALERDIAK KADETE MAILAN
Jon Olaizola (Arkupe - Lesaka); Aitzol Arzallus (Oiarpe - Oiartzun)
Unai Telletxea (Biltoki - Igantzi); Xabi Mendi (G. Txokoa - Bera)