La Miguel Indurain proban izen emateko epea otsailaren 1ean ireki da

TTIPI TTAPA 2011ko urt. 25a, 09:17

Miguel Indurain ez ezik, Eddy Merckx eta Bernard Hinault ere espero dituzte aurten Beran. Artxiboko argazkia

Ekainaren 25ean eginen da aurten, Eddy Merckx eta Bernard Hinault omendu ahal izateko

La Miguel Indurain lasterketaren XX. edizioa ez da uztailean eginen, Club Ciclista Beratarra probaren antolatzaileak lasterketa ekainera aitzineratzea erabaki baitu aurten. Hala, ekainaren 25ean, larunbatarekin, eginen da.

La Miguel Indurain lasterketaren XX. edizioa ez da uztailean eginen, Club Ciclista Beratarra probaren antolatzaileak lasterketa ekainera aitzineratzea erabaki baitu aurten. Hala, ekainaren 25ean, larunbatarekin, eginen da.

Miguel Indurain bezalaxe bosna Frantziako Tour irabazi dituzten Eddy Merckx belgiarra eta Bernard Hinault frantziarra omentzeko asmoa du Beratarra Txirrindulari Elkarteak eta azken honek ezin du uztailean etorri, preziski Tourraren antolaketa lanean buru-belarri aritzen delako. Horregatik ekainaren 25era aitzindu dute, azken urteetako ibilbide berdinak izanen dituen proba.

Lasterketan izena emateko epea otsailaren 1ean ireki da. Aurten, gainera, Internetez bakarrik apuntatzen ahal izanen da, www.laindurain.com web orriaren bitartez. 2.000 txirrindulariren mugara ailegatzen denean itxiko da apuntatzeko epea.

 

1992an lehen aldiz

Miguel Indurain txirrindulariaren omenez hasi ziren 1992an lasterketa hau antolatzen, eta hasierako 500 partaideetaik 2.000 lagunetara ere ailegatu da urteren batean. Urte hauetan guztietan toki aunitzetako jendeak hartu du parte: Euskal Herria, Espainia, Frantzia, Herbehereak, Italia, Alemania, Belgika, Argentina... Eta Indurain bera ere, Beran izaten da lasterketaren egunean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun