Giro ederra izan zen igandean Lesakako San Anton auzoko erromerian

Aitor AROTZENA 2011ko urtarrilaren 24a

Jendetza bildu zen San Anton baselizan. Aitor Arotzena

Eguraldi hotzari aurre egiteko dantzak, saldak eta ardoak bere lana bete zuten

Hotzari aurre eginez, San Antoneko erromeri jendetsua ospatu zen igandean Lesakako Endara auzoan.

Hotzari aurre eginez, San Antoneko erromeri jendetsua ospatu zen igandean Lesakako Endara auzoan.

Bortzirietatik eta Gipuzkoa aldetik hurbildutako hainbat lagunek parte hartu zuten igandean Lesakako Endara auzoko San Anton baselizaren inguruan ospatu zen erromerian. Sinestunek 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan meza aditzeko aukera izan zuten San Anton baselizan eta batzuk bere animaliak, zakurrak batez ere, eraman zituzten, ermitaren inguruan hiru itzuli emanez bedeinkatzeko.

Kanpoko aldean, trikitixa adituz eta dantzatuz, erroskillak eta taloak erosteko, dantzatzeko eta lagunartean trago bat hartzeko aprobetxatu zuen jendeak, goizeko hotzak kendu bidenabarkoan. Eguzkiak ez zuen indar handiegirik, baina pixkanaka lortu zuen behelainioa uxatzea eta neguko egun ederra gelditu zen, hotza baina eguzkitsua.

Herritik oinez joateko, mendi ateraldia antolatu zuen Beti Gazte elkarteak eta hogei bat lagun joan ziren taldean. Arratsaldean, behin herrira bueltatutakoan, dantzaldia izan zen plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun