San Antoneko erromeria ospatuko da igandean Lesakako Endara auzoan

Aitor AROTZENA 2011ko urtarrilaren 21a

Giro ederra izanen da aurten ere Endara auzoan. Artxiboko argazkia

10:00etan hasita orduro meza izanen da baselizan eta giro ederra inguruan

Endara auzoan, garai batean, azienda feria izaten San Anton egunean eta Lesaka, Irun eta Oiartzun aldeko abeltzainak biltzen ziren beraien tratoak ixtera. Gaur egun, hilaren 17a ez ezik, ondoko igandea ere erromeri giroan bizitzen da.

Endara auzoan, garai batean, azienda feria izaten San Anton egunean eta Lesaka, Irun eta Oiartzun aldeko abeltzainak biltzen ziren beraien tratoak ixtera. Gaur egun, hilaren 17a ez ezik, ondoko igandea ere erromeri giroan bizitzen da. Aunitz dira aipatutako herri horietatik ez ezik, Bortzirietatik eta bertze herrietatik oinez, bizikletaz, zaldiz nahiz kotxez hurbiltzen direnak. Igande honetan, 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan meza izanen da San Anton baselizan eta kanpoko aldean, trikitixa adituz eta dantzatuz, erroskillak eta taloak erosteko, dantzatzeko eta lagunartean trago bat hartzeko aprobetxatzen du jendeak goiz partea.

Herritik oinez joateko, 08:00etan plazatik abiatuta, mendi ateraldia antolatu du Beti Gazte elkarteak. Arratsaldean, behin herrira bueltatutakoan, dantzaldia izanen da plazan, 18:30 aldera hasita.

Etxalarren sortu berri den Zapingorri mendi taldeak ere San Antonera eginen du lehen ateraldia izen horrekin. Etxalarko mendi taldeak urteak daramatza ateraldiak egiten, baita San Antonera joaten ere, baina orain arte ez zuen izenik. Urte berriarekin batera, proiektu berriak martxan ditu eta Etxalarko Lorpen fabrikak galtzerdi gorriak diseinatu ditu taldearentzat eta hortik datorkio taldeari izena.

Beti Gazte eta Zapingorrikoak ez ezik, Berako Agerra eta Larun mendi taldeetako mendizaleak edo Arantzako Ekaitzakoak ere hurbilduko dira Endara auzora, baita Igantziko mendizaleak ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun