Artea eta buruko gaixotasunei buruzko hitzaldia izanen da larunbatean Lesakako Beti Gazte elkartean

TTIPI TTAPA 2011ko urtarrilaren 21a

Buruko gaixotasuna dutenen arte adierazpenei buruzko erakusketa zabalik izan zen Doneztebeko feria egunean Dizdira elkartean. Aitor Arotzena

Egoitz Telletxea Dizdirako kideake emanen du 20:00etatik aitzinera

Artea eta buruko gaixotasunei buruzko solasaldia eskainiko da Beti Gazte elkartean urtarrilaren 22an, larunbat arratseko 20:00etatik aitzinera. Egoitz Telletxea, Anasaps-Dizdira elkarteko kideak eta Nafarroako Unibertsitatean Historia lizentziaduna izanen da hizlari. Beti Gazte Elkarteak antolatu du solasaldia, Lesakako Udalaren babesarekin eta Anasaps taldearen laguntzarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun