Giro ederrean joan da Mendi Mutilen Eguna

Nerea ALTZURI 2011ko urtarrilaren 20a

Xabi Zugarramurdi / I. Ugalde

Berriz ere joan da Mendi Mutilen Eguna. Errege Egunean izan zen Aterpek antolatuta eta aurten On Esteban Irigoien herrian apez egondakoak omenaldi goxo bat jaso zuen. Eguerdi partea, Gurutze eta Aintzane ahizpen trikiti eta pan­dero soinuekin girotu zen frontoiraino. Pixkanaka, iragarri baino berandu­xea­go, jendea hurbildu zen. Donato eta Oihan Larretxea aita-semeak aizkora saio polita egin zuten. Ondotik, trikiti eta panderojolearen doinuak tartean en­tzun­ eta gero, On Esteban omendu zuten, bera apez egon zen garaian mendi mutilei eskainitako babesa eskertuz. Oroigarri gisa, Josetxo Taberna eta Panta­leon Errandonea mendi mutil ohien eskutik koadro bat jaso zuen. Sebastian­ Lizaso eta Andoni Egañaren bertsoak ere izan ziren. Segidan, 80 inguru lagunek tradizioko otorduan eta bazkalondo ederrean parte hartu zuten. Mendi Mutilen garaiko argazki zaharren erakusketa ere ikusgai egon zen Aterpen. Musi­ka, bertsoak, zozketak, umorea, oroitzapenak, malkoak… Denetarik izan zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun