Leihoak aldatu eta biltegian berritze lanak egin dira Biltokin

TTIPI TTAPA 2011ko urtarrilaren 20a

‘Zuk aukeratu, zuk erabaki’ ekimenetik lortutako dirua erabili da horretarako

Hainbat berrikuntzarekin hasi du urtea Biltoki elkarteak. Nafarroako Kutxako Zuk aukeratu, zuk erabaki ekimenarekin, 12.000 eurotik goiti eskuratu ditu eta diru hori hainbat obra egiteko erabili da. Hasteko, ekaina baino lehen garbigailua, hormak egiteko makina eta kamara berria erosi ziren, eta horrez gain, komunean ere zenbait moldatze lan egin ziren.

Berriki, berriz, elkartearen egoitzako lei­hoak­­ aldatu dira eta biltegia zolaberritu eta mar­gotu. Igel­tsero la­nez­ Talotxa enpresa arduratu da, leihoez Apittu eta mar­­go­tzeaz Agerre. Aben­duan hasi ziren eta joan den as­tebu­rurako bukatzekoa zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun