Izena emandako 69 lagunei azterketa eta probak egin ondotik Elias Bermejo San Buenaventura donostiarra proposatu du epaimahaiak Irain eskolako atezain izateko. Interesatuak hilabete bukaera arte izanen du Herriko Etxean beharrezko dokumentazioa aurkeztu eta joan den urrian erretitoa hartu zuen Ramon Etxenikeren lekua hartzeko. Bertze zortzi lagun lan-poltsan sartu dira lau urterako.