Endara auzoan, garai batean, azienda feria izaten San Anton egunean eta Lesaka, Irun eta Oiartzun aldeko abeltzainak biltzen ziren beraien tratoak ixtera. Gaur egun, hilaren 17a ez ezik, ondoko igandea ere erromeri giroan bizitzen da. Aunitz dira aipatutako herri horietatik ez ezik, Bortzirietatik eta bertze herrietatik oinez, bizikletaz, zaldiz nahiz kotxez hurbiltzen direnak. Igande honetan, 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan meza izanen da San Anton baselizan eta kanpoko aldean, trikitixa adituz eta dantzatuz, erroskillak eta taloak erosteko, dantzatzeko eta lagunartean trago bat hartzeko aprobetxatzen du jendeak goiz partea.
Herritik oinez joateko, 08:00etan plazatik abiatuta, mendi ateraldia antolatu du Beti Gazte elkarteak. Arratsaldean, behin herrira bueltatutakoan, dantzaldia izanen da plazan, 18:30 aldera hasita.