Errege Kabalgata eta Jaiotza Bizidunarekin bukatu ziren Eguberriak eta hasi zen urtea

Aitor AROTZENA 2011ko urtarrilaren 20a

Aitor Arotzena

Olentzerorekin lotura handia duen herria izanagatik, Lesakako neska-mutikoek Erregeekin ere ederki gozatu zuten. Meltxor, Gaspar eta Baltasarren kabalgataren ondotik, Jesus haurtxoa bisitatu eta muxuak eta opariak banatu zituzten. Aurreskua, trikitixa taldearen musika eta abesbatzaren doinuak ere ez ziren faltatu Eguberriak agurtzeko ekitaldian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun