Talde ederra izanen du aurten ere Gure Txokoa Dantza Taldeak: guztira 183 dantzari. Horietatik gehienak gaztetxoak dira, 5 urtetik 16 urte bitarteko 135 dantzari apuntatu baitira. Helduak dira gainerakoak, 48 denetara. Seguru aurten ere saio dotoreak eskainiko dituztela etxean zein kanpoan.