Egoitza elektronikoa paratu du martxan Udalak

TTIPI TTAPA 2011ko urtarrilaren 20a

Hainbat tramite egiteko aukera eskainiko zaie herritarrei

Herritarrek udalarekin dituzten harremanak telematikoaren bidez egiteko aukera ematen duen egoitza elektronikoa zabaldu du Udalak eta horri esker, herritarrek Udalarekin egoteko bidea izanen dute Herritarrendako Harrera Bulegoan egonen balira bezala. Hori dena Herrita­rrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko 11/2007 Legeak ezartzen duen moduan eginen da.

Egoitza elektronikoak herritarrei informazioa, dokumentazioa eta tramitazioa eskainiko dizkie eta sartu nahi izanez gero, www.berakoudala.net web orrialdeko egoitza elektronikoa atalean klikatu behar da. Honako hau agertuko zaie: Udalaren zerbitzu katalogoa; Udal aktak; Instantzia ereduak; Iradokizun poston­tzia; Iragarki ofizialak; Izapideetarako sarbidea eta Herritarraren karpeta.

Hemendik guttira, egoitza elektroniko atalean erregistro elektronikoa, herritarraren postontzia eta dokumentuen egiaztapena sartuko dira, eta bertze zenbait tramite egiteko aukera ere bai, herritarrari denbora eta joan-eto­rriak aurreztuko dizkionak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun