Lesakako Otsango industrialdean dagoen Echeveste Hermanos zerrategian izandako istripuan langile bat larri zauritua suertatu zen.
Istripua urtarrilaren 19an, asteazken arratsaldeko 15.13 aldera gertatu zen, 50 urteko A.E.A. langilearen gainera bi tubo erori zirenean eta momentuan konortea galdu zuen. Lesakako Osasun zentruko medikuak eta erizainak artatu zuten lantegian bertan, eta bularraldea zanpatua zuela ikusita Irungo Ospital Komarkalera eraman behar izan zuten anbulantzian, medikua bera lagun zuela. Elizondoko Foruzaingoa ari da istripuaren argiketa egiten.