Doneztebeko Elkartasuna Kasinoak urteko batzarra eginen du urtarrilaren 16an

TTIPI TTAPA 2011ko urtarrilaren 13a

Zuzendaritza batzordea berrituko denez, bazkideen partehartzea eskatu dute

Urtarrilaren 16an, igandean, Doneztebeko La Unión-Elkartasuna elkartean, urteroko batzar orokorra eginen du Casino-La Unión elkarteak, goizeko 11:30ean lehenengo deialdian, eta 12:00etan, bigarrenean.

Batzarrean honako gaiak landuko dira: joan den urteko aktaren irakurketa eta onarpena; Zuzendaritza batzordearen berritzea; Bazkideen bajak eta bazkide berrien proposamena; Diru balantzea eta gaur egungo egoera; Estatutuen berritzea; Erregu eta galderak.

Gai guziak garrantzitsuak dira eta batez ere zuzendaritza batzordea berritu behar dela kontuan hartuz, komenigarria litzateke ahalik eta bazkide gehien biltzea batzarrean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun