Udalak hainbat dirulaguntza onartu zituen joan den urte hondarrean: abenduko Kultur Egunen antolaketan laguntzeko 743,40 euro onartu zituen (abenduaren 5eko antzerkiaren gastua gutti goitibeheiti); Baratzondo jubilatuen elkartean mus eta partxis lehiaketak antolatzeko 135 euro baimendu zituen; eta Bortzirietako Pilota Elkarteari 275 euro ematea onartu zuen.
Aldiz, eskolak eta Guraso Elkarteak eskolaz kanpoko kirol jardueretarako egindako 1.000 euroko dirulaguntza eskaera ez du onartu. Honela dio udal aktak: «kontuan hartuz ez dela aurreikusi horretarako partidarik eta Udaleko egoera ekonomikoa, aho batez erabaki dute eskola eta Guraso Elkarteari dirulaguntzarik ez ematea».