Biltoki elkartearen egoitzako garbiketaz arduratuko den norbait kontratatzeko deialdia egin dute aurten ere Biltokitik. Eskaintzak aurkezteko epea urtarrilaren 14an, ortziralarekin, bukatuko da eta interesatuek elkarteko buzoian gutunazal itxi batean utzi beharko dute euren proposamena. Lanaldiak, berriz, otsailaren 1ean hasita 2012ko urtarrilaren 31ra arte iraunen du. Informazio gehiago nahi izanez gero, Biltokiko tabloian edo 699 107729 telefonora deituta eskura daiteke.
Elkarteak urtero urtero egiten du lanpostu deialdi hau eta azken urtean Mª Jose Zubeldiaren esku egon da ardura.