Sede elektronikoa

Aitor AROTZENA 2011ko urtarrilaren 12a

Udalak sede elektronikoa eta horrekin lotua dagoen erregistro elek­tronikoa indarrean jar­tzen hasi da, herritarrei zerbitzu publikoetara sarbide elektronikoa emateko legea betez. Udal langileak sede hori osa­tzen ari dira eta hori lo­r­tzen denean, Interneterako sarbidea duen edozeinek bere etxetik mugitu gabe egin ahal izanen ditu udal gestio guziak. Azkenean, «Udalaren bulegoa Interneten» izanen da sede elektronikoa.

Sede elektronikoa martxan jartzeko, Espainiako Gobernuaren 8.300 euroko dirulagun­tza izan da eta, hori osa­tzeko, Nafarroako Gobernuak bertze 8.200 euro ematea onartu du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun