2010eko Sanferminetan 2009an baino %50 gehiago gastatu zela dio Oninek

Aitor AROTZENA 2011ko urtarrilaren 12a

63.000 euroko aurrekontutik 95.000 euroko gastura pasatu zela adierazi du

2010eko Sanferminetako gastua «hasieran iragarritako 63.000 euroetatik 95.780 eurora pa­satu dela salatu du Onin Udal Taldeak, %50eko igoera. Oninen datuen arabera, 2009an ere 63.000 euroko aurre­kontua izan zen eta 64.637 gastatu ziren, ka­rri­ken garbiketa barne. 2010ean, ordea, 61.125 gastatu ziren bestetako programan, baina garbiketan bertze 34.655 euro. «Inguruko herrietan bes­tetako aurrekontua %30-40 jautsi den bitartean, hemen dirua soberan dagoela ematen du, herriaren dirua noski» dio Oninek bere idatzian. Juan Fermin Mitxelena alkateak aipatu digunez, «datuak ez dira zuzenak, bi dirusailak, bes­tetakoa eta garbiketarena, aparte direlako».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun