Bortzirietako bertso eskolako 12. taldekako txapelketako finalean Klasikoak taldeak (Manolo Arozena, Juan Mari Lopez eta Joxe Juan Zubieta “Etxabe”) bere esperientzia baliatu zuen eta saio eder baten ondotik Ortzilko Santuk taldeari (Aitor Arotzena, Iban Garro eta Josu Sanjurjo) nagusitu zitzaion. Josu Sanjurjok, txapelketako bertso onenari Espidobaita elkarteak ematen dion Kotto Saria jaso zuen. Baina konpetizioa eta lehia baino gehiago, bertso festa handi bat izan zen abenduaren 10-11ko txapelketa, 36 bertsolari aritu baitziren.