Olentzero eta jaiotza lehiaketa ikusgarriak 25 talde bildu zituen

AItor AROTZENA 2011ko urtarrilaren 12a

Aitor Arotzena

Euriaren beldur, baina ateri joan zen Olentzero eta jaiotza lehiaketa. 25 talde atera ziren denera, 6 jaiotza lehiaketan eta 19 olentzerotan (9 ttikien kategorian eta bosna 11-15 eta 16 urtetik goitikoetan). Kategoria nagusian, azkeneko urteotan garaipena eraman duen argazkiko taldeak irabazi zuen oraingoan ere, bai olentzero lehiaketa, bai olentzero onenari emandako Esparza saria, baita herriko komertzianteek hobekien kantatzen zuenari emandako saria ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun