Errekalde ostatua pintxo lehiaketako irabazle

TTIPI TTAPA 2011ko urt. 12a, 12:57

LARUNHAIZPE

Larun Haizpe merkatarien, ostalarien eta zerbitzu enpresen elkarteak lehen aldiz pintxo lehiaketa antolatu zuen abenduaren 4an eta 5eko asteburuan, Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. Lixoia, Ikuilu, Bidaxka, Errekalde, Zubiondo, Auzoa eta Xuga ostatuek parte hartu zuten lehiaketan. Horien artean, Errekalde ostatuak aurkeztutako pintxoa izan zen onena: brik tulipa, barazkitxoz, onddoz, ahate konfitatuaz eta labean egindako arraultzeaz betea, dena piña saltsaren gainean aurkeztua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!