Abenduaren 20an, Bortzirietako Haur eta Gazteen Ipuin Lehiaketako sariak eman zituen Kultur Batzordeak liburutegian. Guztira 191 idazlan entregatu dira eta ondoko hauek izan dira saridunak mailaz maila: LHko 3. eta 4. mailan 70 ipuin aurkeztu ziren eta Mikel Irigoien Iratzoki (Labiaga), Lizar Elexpuru Mitxelena (Ricardo Baroja) eta Ekhi Blanco Perez (Ricardo Baroja) izan ziren saridunak. 5. eta 6. mailakoek aurkeztutako 76 ipuinen artean Oihana Amoros Abrego (Arantzako Herri Eskola), Alaitz Aranibar Iparragirre (Ricardo Baroja) eta Maialen Ruiz Altzuguren (Ricardo Baroja) saritu zituzten. DBHko 1. eta 2. mailakoek aurkeztutako 51 idazlanen artean Oihana Etxeberria Burlada (Arantzako Herri Eskola), Sara Almandoz Lukanbio (Arantzako Herri Eskola) eta Johanna Ramírez Romero (Lesaka – Toki Ona) izan ziren saridunak.