Bera-Goizueta ateraldia antolatu du urtarrilaren 16rako Agerra mendi taldeak

TTIPI TTAPA 2011ko urtarrilaren 10a

Urtero Goizuetara oinez joateko ohitura dauka Berako Agerra Mendi Taldeak. Argazkia 2008koa da. Fermin Esnaola

Beratik edo Agiñatik oinez eta autobusez joateko aukera ere eskaintzen du

Berako Agerra Mendi Taldeak azken urteotako ohiturari eutsiz Bera-Goizueta mendi ateraldia antolatu du urtarrilaren 16rako. Agerra elkartetik igande goizeko 07:00etan abiatuko dira ibilbide osoa oinez egin gogo dutenak; Agiñatik abiatzeko aukera ere izanen da eta horretarako autobusa 08:15ean abiatuko da elkarte paretik eta oinez joan nahi edo ezin duenarentzat, autobusez

Goizuetara joateko aukera ere izanen da, 11:00etan abiatuta. Goizuetara joateko aukera edozein dela ere, izena urtarrilaren 12a, asteazkena baino lehen eman behar da Agerra Mendi Taldearen elkartean edo 948 630362 telefono zenbakira deituz gauez. Bazkaria Goizuetako Umore Ona elkartean izanen da eta bazkaria eta autobusa bertan ordaindu beharko dira.

Agerra Mendi Taldetik jakinarazi dutenez, elkarteak ez du bere gain hartuko gerta daiteken edozein istripuren ardurarik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun