Igantziko Carlos Sein eta Iñigo Telletxeak irabazi dute Bortzirietako Gorriak peñak hirugarren aldiz antolatutako mus txapelketan

TTIPI TTAPA 2011ko urtarrilaren 7a

Carlos Sein eta Iñigo Telletxea txapeldunak, Bortzirietako Gorriak taldeko Egoitz Telletxea eta Joseba Etxarterekin. Utzitako argazkia

Eguberri egunean Lesakako Koskillan jokatutako finalean irabazi egin zioten Lesakako German Terreros eta Mattin Gonzalez-i

Bortz herrietako Osasunazaleak biltzen dituen Bortzirietako Gorriak peñak Bortzirietako mus txapelketa antolatu du hirugarren aldiz eta azaroan eta abenduan jokatu dira partidak herriz herri. Denetara 110 bikotek parte hartu dute eta Igantziko Carlos Sein eta Iñigo Telletxea suertatu ziren txapeldun Eguberri egunean Lesakan.

Bortz herrietako Osasunazaleak biltzen dituen Bortzirietako Gorriak peñak Bortzirietako mus txapelketa antolatu du hirugarren aldiz eta azaroan eta abenduan jokatu dira partidak herriz herri. Denetara 110 bikotek parte hartu dute azaroaren 19an Lesakako Koskilan, azaroaren 26an Etxalarko Herriko Ostatuan, abenduaren 3an Arantzako Pabloenean, abenduaren 11n Berako Errekalden eta abenduaren 17an Igantziko Allinean jokatutako partidetan. Kanporaketa fase bakoitzetik launa bikote sailkatu ziren Eguberri egunean Lesakako Koskillan jokatutako azken faserako.

Horien artean, Igantziko Iñigo Telletxea eta Carlos Seinek osatutako bikoteak irabazi zuen txapelketa, finalean Lesakako German Terreros eta Mattin Gonzalez-i irabazita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun