Larunbat honetan eginen da Beran Santa Barbarako Igoeraren IV. Edizioa

TTIPI TTAPA 2011ko urtarrilaren 5a

Binakako kronoigoera arratsaldeko 15:00etan hasiko da. Artxibokoa

Binakako kronoigoeraren aitzinetik ibilaldi gidatua ere izanen da

Aurten laugarren aldiz, Santa Barbarako Igoera eginen da larunbat honetan. Dagoeneko lau urte pasatu dira Manttale Mendi Lasterketa Taldea, Agerra Mendi Taldea eta Gure Txokoa Elkartea igoera hau antolatzen hasi zirela, Taillon mendian hil ziren Xabier Zubieta, Loro Pikabea eta Xabier Saralegiren omenez. Arratsalde ederra prestatu dute aurten ere, 6,5 km.ko lasterketa egin eta ikusi nahi dutenentzat.

14:30ean Santa Barbarara ibilaldi gidatua eginen da. Kiroldegitik abiatuko da.

15:00etan binakako kronoigoera hasiko da. Lasterketaren ondotik, berendua eta zozketak eginen dira, eta baliteke diapositiba emanaldiren bat ere egitea.

Maratoi Erdia

Manttale Mendi Lasterketa Taldeak eman du Mendi Maratoi Erdia antolatzeko bidean lehendabiziko urratsa: eguna zehaztea. Maratoi Erdiaren zazpigarren edizioa apirilaren 17an eginen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun