Arantzako Mendi mutilen bestan Esteban Irigoien apeza omendu zuten Errege Egunean

TTIPI TTAPA 2011ko urtarrilaren 7a

Ongi merezitako omenaldia jaso zuen On Esteban Irigoien apezak. Xabi Zugarramurdi

Aizkolariak, bertsolariak eta trikitilariak ere aritu ziren eta 80 lagun bildu ziren Aterpeko bazkarian

Joan den urtean Aterpek berreskuratutako ohiturari eutsi diote aurten ere Arantzan eta Mendi Mutil ohien Eguna ospatu zuten. Berriz ere oroitzapen eta bizipen haundiko eguna izan zen, aizkolariekin, bertsolariekin, trikitilariekin eta giro ederreko bazkari batekin.

Joan den urtean Aterpek berreskuratutako ohiturari eutsi diote aurten ere Arantzan eta Mendi Mutil ohien Eguna ospatu zuten. Berriz ere oroitzapen eta bizipen haundiko eguna izan zen, aizkolariekin, bertsolariekin, trikitilariekin eta giro ederreko bazkari batekin.

Aurten ere, Donato eta Oihan Larretxea aita-semeek aizkora erakustaldia eskaini zuten frontoian, bere garaian aizkora kirolerako baino lanerako erabiltzen zuten mendi mutilen aitzinean. Esteban Irigoien –On Esteban herritarrentzat– mendi mutilen garai hartan herrian apez egondakoari, omenaldi ttiki bat egin zioten frontoian. Maiz mendian lanean aritzen ziren herriko mutilek Estebanen bisita jasotzen zuten Piriniotan eta herriko berri ematen zien mendi mutilei, baita hauen kontuak ere bueltan ekarri Arantzara; gisa berean, bertze gauza aunitzetan bezala, aunitz laguntzen zien On Estebanek. Hori gogoratuz, mendi mutil izandako Josetxo Tabernak eta Panttaleon Errandoneak koadro bat eman zioten Esteban Irigoien-i, bertan Sebastian Lizasok espreski idatzitako bi bertso eta zenbait argazki ageri zirela.

Ondotik trikitilariek girotuta, Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña bertsolariekin bazkaria egin zen Aterpen eta 80 bat lagun bildu ziren umore ederrean, salda, txuribeltzak, bildots errea eta mamia dastatzeko, dena kafea, kopa eta txanpainarekin ongi hornitua. Aterpen, garai hartako argazki erakusketa ikusteko modua ere izan zuten mendi mutilek eta batzuk gozatu ederra hartu zuten, beraien burua eta hainbat lagunena gazte-gazte ezagutu zutenean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun