Arantzako Mendi mutilen besta ospatuko da Errege Egunean

Nerea ALTZURI 2011ko urtarrilaren 3a

Egaña eta Lizaso bertsolariek girotuko dute aurten ere Arantzako Mendi Mutilen besta. Artxibokoa

Esteban Irigoien apez egondakoa omenduko da eta aizkolariak, bertsolariak eta trikitilariak ere izanen dira

Ortzegun honetan, iaz bezala Errege eguneko besta izanen da Aterperen eskutik. Orain ez bada mendi mutilik ere, garai batean urte guzian Frantzialdean mendian aritzen zirenak Eguberrietarako etxera etortzen ziren eta urtarrilaren 6an beuren eguna antolatzen hasi ziren. Urte batzuez galdua egon ondotik, Aterpekoek berreskuratu zuten. Iaz ospakizun ederra izan zen: argazki zaharren erakusketa bat tartean, aizkolarien erakustaldia eta trikitilariek alaituta bertso bazkaria egin ziren.

Esteban Irigoieni omenaldia

Aurten ere, aizkolarien saioa izanen da frontoian. Ondotik trikitilariek girotuta, Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña bertsolariekin bazkaria izanen da Aterpen. Tartean, Esteban Irigoien –On Esteban herritarrentzat– mendi mutilen garai hartan herrian apez egondakoari, omenaldi ttiki bat eginen diote. Maiz mendian lanean aritzen ziren herriko mutilek Estebanen bisita jasotzen zuten; eta gisa berean, bertze gauza aunitzetan bezala, aunitz laguntzen zien On Estebanek. Egun honetan etorriko dela errana du. Berriz ere, oroitzapen eta bizipen haundiko eguna izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun