34 bikotek parte hartu zuen Genaro Taldearen II. Mus txapelketan

TTIPI TTAPA 2010eko abenduaren 27a

Hiru lehenbiziko bikoteak gustura, sariak jaso ondotik. Utzitako argazkia

Berako Iratxe Ordoki eta Txema Otxoteko suertatu ziren txapeldun

Abenduaren 26an jokatu zen Baztan Bidasoko Errealzaleen Genaro taldeak bigarren urtez antolatutako mus txapelketa. 34 bikote aritu ziren denera, iaz baino hiru gehiago. kanporaketak Berako Xuga, Faidel eta Errekalde ostatuetan jokatu ziren eta finalerako 6 bikoterik onenek azken fasea Xuga ostatuan jokatu zuten.

Lehenbiziko saria Berako Iratxe Ordoki eta Txema Otxotekok eskuratu zuten eta Etxalarko Herriko Ostatuan dastatze menu bat probatzeko aukera izanen dute saritzat.

Bigarren saria, Genaro Taldeak oparitutako Gabonetako saski bat, Berako Carlos Pombar eta Koldo Oiartzabalentzat izan zen. Hirugarren saria, Comercial Satrustegik oparitutako 6 txanpain butil, Berako Agustin Olaziregik eta Antton Eskuderok irabazi zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun