Adin ezberdinetako 25 taldek parte hartu zuten abenduaren 24an Lesakako Olentzero eta jaiotza lehiaketan. Jaiotzetan sei talde aurkeztu ziren (hiru hameka urte bitarteko neskena eta bertze hiruak 11 urtetik goitikoenak) eta olentzero lehiaketan 19 talde atera ziren, gehienak mistoak (bederatzi talde 11 urtetik beheitiko kategoriam eta bosna 11-16 urtekoak eta 16 urtetik goitikoak).
Egunsenti euritsu eta haizetsuaren ondotik, euriaren beldur izan ziren goiz osoan Lesakan, baina ez zuen halakorik egin zorionez. Izan ere, garai batean frontoian edo Herriko Etxeko arkupetan har zezaketen babesa olentzero, partehartzaile eta ikusleek, baina azken urteetan hartu duten neurria kontuan hartuz, ez dira sartzen.
Jaiotza lehiaketan, helduen kategorian Maddi Ane Txoperena, Paula Oskoz, Miren Etxepeteleku, Begoña Merino, Jaione Rodríguez, Ainhoa Zapirain, Matixa Maia, Amaia Ostolaitz eta Marta Goikoetxeak irabazi zuen lehen saria eta Merkatarien Elkarteak hobekien kantatzen duenari emandako saria.
Olentzero lehiaketan, berriz, kategoria nagusian, azken urteetako talde berak irabazi zuen, Agoitz Altzugarai, Jon Alberro, Pablo Taberna, Ander Maia, Xabi Fagoaga, Pello Etxabide, Egoitz Telletxea, Xabi Maritxalar Errandonea, Xabi Maritxalar Etxabide, Lander Arriola, Ibai Bereau, Ladix Caballero, Oier Iantzi, Jon Otxoteko, Ibai Alcalde, Iñigo Altzugarai, Jon Iribarren, Jon Olaizola, Mattin Gonzalez, Manex Landa, Ladix Satrustegi eta Gaizka Gallardonek osatutakoak. Artoa ehotzen ari zen olentzeroa irudikatu zuten eta ederki kantatu. Irabazleen 300 euroaz gain, olentzero onenari emandako Esparza saria eta Komertzianteen Elkarteak hobekien kantatzen duenari emandakoa eskuratu zuten.
Arratsaldez, musika bandarekin batera desfilatzeko aukera izan zuten, oraingoan bai, euripean.