Bortzirietan arreta goiztiarrerako fisioterapeuta eskaria Nafarroako Arartekoarengana heldu da

TTIPI TTAPA 2010ko abe. 23a, 10:20

Belen Compains, Jokin Apezetxea, Patxiku Irisarri eta Nagore Arretxea, arartekoaren bulegoaren atean. Utzitako argazkia

Jendarte Zerbitzuetako ordezkariak, pediatra eta ama bat joan ziren abenduaren 22an Iruñera

Bortzirietan 0 eta 3 urte bitarteko arreta goiztiarraren barrenean fisioterapia zerbitzua eskaintzea eskatuz idatzia sinatu zuten zerbitzu horren beharra duten hamabortz gurasok, baita Oinarrizko Jendarte Zerbitzuetako ordezkari politikoek eta teknikariak eta Osasun Zentruko pediatrak eta erizainak azaroaren 30ean. Eskutitza Osasunbideari eta Gizarte Ongizate Departamentuari helarazi zaio eta arazoari lehenbailehen irteera ematea eskatuko zaie. Nafarroako Arartekoari ere zuzenean arazoaren berri emateko joan ziren Bortzirietatik Iruñera Patxiku Irisarri eta Jokin Apezetxea, mankomunitateko presidentea eta teknikaria, Belen Compains pediatra eta Begoña Arretxea gurasoa.

Gaur egun, atentzio goiztiarraren baitan, logopedia eta estimulazio zerbitzuak eskaintzen dira Bortzirietan ANFAS erakundearen bidez, baina fisioterapia nahi duenak Iruñera joan beharra du. Ondorioz, errepideko arriskuaz gain, joan-etorrietarako zailtasunak daude eta horrek, fisioterapia-saioak gutxitzea ekartzen du. Gainera, joan-etorriak ordaintzeko dirulaguntzak kendu egin dira.

Bortzirietako Mankomunitateak, pediatrak eta gurasoek diotenez, legeak berak eskatzen du guttieneko zerbitzu hauek Nafarroa osoan norbere etxebizitzaren inguru hurbilean eskaintzea, atentzio pertsonalizatu eta integralaren bidez.

Bortzirietako bizilagunak gainerako nafarrekin konparatuta desberdintasun egoeran daudela salatu dute, izan ere fisioterapia zerbitzua ez da bakarrik Iruñean zentralizatua ematen, Lizarra eta Tuteraldekoek ere beraien herrietan hartzen baitute.

Horregatik, arazoa ezagutzera eman eta fisioterapia zerbitzua Bortzirietan ezartzea eskatzeaz gain, zenbait irtenbide ere proposatu dituzte, hori errazteko soluziobideak emanez. Errate baterako, dagoeneko logopedia eta estimulazio zerbitzuak Bortzirietan eskaintzen dituen ANFASi fisioterapeuta bat kontratatzeko baimena izanen litzateke aterabideetako bat, edo zerbitzua Lesakako Osasun Zentroan ematea baloratzea, edo dagoeneko haur fisioterapeuta batekin lan egiten duen Aspacerekin zerbitzua konzertatzea, edo, azkenik, fisioterapeuta Iruñetik Bortzirietara hurbiltzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!