Berako Gure Txokoa elkarteak antolatzen duen olentzeroaren entsaioa abenduaren 22an, asteazken arratsaldeko 20:00etan eginen da Iamotenean.
Parte hartu behar duen jendea agertzea espero du Gure Txokoako batzordeak, aurten ibilbidean aldaketa batzuk izanen dira eta.
Olentzero Iamoteneatik ateriko da abenduaren 24an, ortziralean 18:00etan eta 17:30erako agertzea eskatu dute. San Jose Zahar Etxera hurbilduko da lehenik, eta gero Legiatik Jesusen Bihotzaren eskola parera, ondotik Berako plazara, Bidasoa karrika (Euskalduna), Agerra, Eztegara pasealekua (Xanti), Kanttonberri, Julio Caro Baroja karrika (Xuga), Altzate karrika (Agara) eta Itzean bukatuko da.
Zuzendari berria
Aurten zuzendari berria izanen da, Josu Goiak urte aunitz eman eta gero utzi behar izan du lan aferengatik eta bere ordez Maria Barredo arituko da. Joan den urtean haurra gabe atera zen Olentzero eta deialdi berezia egin nahi izan du Gure Txokoak berriro gerta ez dadin.