Abenduak 20an, asteazken arratsaldean, Bortzirietako Haur eta Gazteen Ipuin Lehiaketako saridunak jakinarazi ditu Berako Kultur Batzordeak. Lamixineko Estitxu Mentaberri ipuin kontalariak aurkeztutako ekitaldian banatu ziren sariak Berako herri liburutegian. Guztira 191 idazlan entregatu dira eta ondoko hauek izan dira saridunak mailaz maila:
A MAILA: 3. eta 4. mailakoak (Aurkeztuak: 70 ipuin)
Mikel Irigoien Irazoki: Birratatxi Bigarren Gerra Mundialan (Labiaga Ikastola – Bera)
Lizar Elexpuru Mitxelena: Erratza eta txoria (Ricardo Baroja – Bera)
Ekhi Blanco Perez: Berako printzipea (Ricardo Baroja – Bera)
B MAILA: 5. eta 6. mailakoak (Aurkeztuak: 76 ipuin)
Oihana Amoros Abrego: Ama baten maitasuna (Arantzako Herri Eskola)
Alaitz Aranibar Iparragirre: Izoki baten ibilaldiak (Ricardo Baroja – Bera)
Maialen Ruiz Alzuguren: Ohe hegalariarekin munduan zehar (Ricardo Baroja – Bera)
C MAILA: 1. eta 2. D.B.H. (Aurkeztuak: 51 ipuin)
Oihana Etxeberria Burlada: Errusiar txiki bihotz haundi (Arantzako Herri Eskola)
Sara Almandoz Lucambio: Josta makina (Arantzako Herri Eskola)
Johanna Ramírez Romero: Zuriak zuri eta beltzak beltz… (Lesaka – Toki Ona)