Eguberrietako kontzertua abenduaren 21ean eskainiko du Berako Musika Eskolak

TTIPI TTAPA 2010eko abenduaren 20a

Bibolin taldeak ere joko du astearte arratsaldean Isidoro Fagoaga Musika Eskolan. Artxibokoa

Astearte arratsaldeko 17:30ean hasiko da emanaldia

Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolak Eguberrietako kontzertua eskainiko du abenduaren 21ean, astearte arratsaldeko 17:30etik aitzinera Musika Eskolan. Txistu, klarinete eta saxofoi ikasleek “Ikusi mendizaleak” joko dute; Musika eta mugimendua ikasten duten 3, 4, 5 eta 6 urteko ikasleek, Musika Hizkuntzako hastapen eta lehenengo mailakoek, teklatuak, xilofonoak eta kanpaiak eta orff instrumentuak “Kun-Kun lo lo” joko dute; bibolin taldeak, Idoia Martinez pianoan duela Leonard Cohenen “Halleluya” joko du; Irene Martinez pianojoleak Albinoniren “Adagio”; Ibon Irastortza, Asier Oses eta Oier Larretxea txistulariek “Din Dan Don” herrikoia; bibolin taldeak, Mari Jose Bergara pianoan duela, “Greensleves” folk kantua joko du; gitarra taldeak Susatoren “Battle Pavan”; Triki gazte taldeak Kepa Junkeraren “Madagaskar”; perkusio taldeak, Julen Errandonea baxua elektrikoarekin lagun duela “Gau erdian soinua”; Abesbatzak, bibolin taldeko Jone Olaetxea, Nahia Garcia eta Sara Maritxalarrekin eta Mari Jose Bergara pianojolearekin, “Gauaren erdian” herrikoia joko dute; trikitixa taldeak “Ai, oi gauaren zoragarria” Eguberrietako kantua eskainiko du eta talde instrumentalak, Musika Eskolako ikasleak kantuan lagun, “Jaungoiko Jaun Gabon”kantua, emanaldia bukatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun