Baztan-Bidasoako Errealzaleak biltzen dituen Genaro Taldea peñak hurrengo igandean, abenduaren 26an bigarren mus txapelketa antolatu du. Berako Xuga, Errekalde eta Fidel ostatuetan jokatuko da. Apuntatzeko, igandean berean 16:00ak baino lehen egin behar da Xuga ostatuan, 10 euro ordainduta.
Lehenengo saria, bi lagunentzako dastaketa menua izanen da Etxalarko Herriko Ostatuan. Bigarren saria Eguberritako saski bana izanen da eta hirugarren saria cava lote bana, Comercial Satrusteguiren eskutik.