Kultur egitarau zabala izanen dute aste hondar honetan eta heldu den astelehenean Beran, Euskara Batzordeak eta Kultura Batzordeak antolatutako ekitaldiekin. Hasteko, abenduaren 17an, ortziral arratseko 20:30etik aitzinera bertso saio didaktikoa aditzeko aukera izanen da Beralandetako aretoan. Estitxu Arozena, Patxi Iriart, Beñat Gaztelumendi eta Julio Soto ariko dira bertsotan eta Karlos Aizpurua izanen da didaktikaria eta aurkezlea.
Antzerkia larunbatean
Abenduaren 18an, larunbat arratseko 20:00etatik aitzinera Kultur Etxean, Ezezagunok Antzerki Elkartearen “El Kiosko” antzeslana ikusgai izanen da. Sarrera 2 euro ordaindu beharko da.
Ipuin lehiaketako sari banaketa astelehenean
Hasiera batean abenduaren 16an, ortzegun arratsaldean egitekoa bazen ere, Bortzirietako Haur eta Gazteen ipuin lehiaketako sariak abenduaren 20an, astelehen arratsaldeko 18:00etatik aitzinera banatuko dira herri liburutegian.