41 bikotek parte hartu dute Bortzirietako txapelketan

TTIPI TTAPA 2010eko abenduaren 16a

Bortzirietako eskuz binakako txapelketako finalistak. Goiko

Hamargarren pilota txapelketa izan da

Bortzirietako eskuz binakako X. pi­lo­ta txapelketak eman du aurtengoa. 41 bikote aritu dira eta finalak azaroaren 27an jokatu ziren Beran.

Aurrebenjamin mailan, Etxalarko Altxatako Markel Etxarte eta Koldo Bizentek 18-13 irabazi zieten Berako Gure Txokoako Jon Pagola eta Unax Villameari.

Benjamin B mailan, Igantziko Biltokiko Garikoitz Txoperena eta Pa­txi Loiartek 18-15 irabazi zieten Lesakako Arkupeko Aritz Otxoteko eta Asier Larral­deri; benjamin A mailan, Gure Txokoako Asier­ Telletxea eta Xiker Lizardi nagusitu ziren, 18-3, Arku­peko Ander Goizueta eta An­tton Petrirenaren aurka.

Alebin B mailan, Al­txa­tako Iker Bizente eta Eneko Sanzberrok 18-12 irabazi zieten Arkupe­ko Aimar Zamorano eta Iker Iriarteri; Alebin A mailan, Biltokiko Jokin Mitxeo eta Enaitz Te­lle­txea gailendu ziren, 18-10, Gure Txokoako Oier Larretxea eta Yago Canterori irabazita.

Infantiletan, Igan­tzi­ko Oihan Canabal eta Lesakako Julen Palen­zue­lak 18-10 irabazi zieten Berako Andoni Laz­ka­­notegi eta Etxalarko Joseba Irazokiri, eta kadeteetan, Berako Ander Erran­donea eta Xabi Men­­dik 18-13, Berako Ma­ttin Garbi­su eta Lesakako Jon Olaizolari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun