Haur Txokoa Arantza, Etxalar eta Igantzin

TTIPI TTAPA 2010eko abenduaren 15a

Lana, familia eta bizi­tza pertsonala uztar­tze­ko Itun Mankomunitatearen barne, Haur Txokoa antolatu du Bortzirietako Oina­rrizko Gizarte Zerbi­tzuen Mankomunitateak laugarren urtez Aran­tza, Etxalar eta Igan­tzin. Eguberrietako oporretan, haurrek beren denbora librean kulturarekin eta harreman afektiboekin jostatzen eta gozatzen ikasteko gune bat izanen dute, solidaritatean eta berdintasunean oinarritu. Bidenabar, gurasoei aukera bat emanen zaie seme-alaben heziketa lanarekin edota denbora librearekin batera­tzeko. Haur Txokoa abenduaren 23tik urtarrilaren 7ra eginen da, 10:00­etatik 13:00­etara. Denera bederatzi saio izanen dira, herri bakoitzean lau bes­ta egun hartuko baitituzte: abenduaren 24, 25 eta urtarrilaren 1 eta 6a Arantzan eta Igan­tzin eta abenduaren 25 eta 31 eta urta­rrilaren 1 eta 6a Etxa­larren. Aran­tzan eta Etxa­la­rren eskolan eginen da Haur Txokoa eta Igantzin ziberrean. Izen ematea abenduaren 21a baino lehen egin behar da, 948 635036ra (09:00-12:30) edo ssb@lesaka.net helbidera ida­tzita. Herri bakoitzean gehienez 15 haur apuntatzen ahalko dira eta guttienez 10.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun