Arreta goiztiarrerako fisioterapeuta jartzea eskatu dute gurasoek, pediatrak eta Mankomunitateak

TTIPI TTAPA 2010eko abenduaren 15a

Gurasoak, Mankomunitateko teknikariak eta politikariak, pediatra eta erizaina azaroaren 30ean Etxalarren egindako agerraldian. Aitor Arotzena

Haur ttikiekin Iruñera joan behar dute gurasoek

Bortzirietan 0 eta 3 urte bitarteko arreta goiztia­rraren barrenean fisioterapia zerbitzua eskain­tzea eskatuz, ida­tzia sina­tu dute zerbi­tzu horren be­harra duten 15 gurasok, eta Oinarrizko Jendarte Zerbitzuetako or­dez­­kari politiko eta tekni­kariak eta Osasun Zentruko pedia­trak eta erizainak. Eskutitza Nafarroako Arartekoari, Osasunbideari eta Gizarte Ongi­za­te Sailari helaraziko zaie eta arazoari lehenbailehen irteera ematea eskatuko zaie. Horren be­rri azaroaren 30eko age­rraldian eman zuten.

Gaur egun, atentzio goiztiarraren baitan, logopedia eta estimulazio zerbitzuak eskain­tzen dira Bortzirietan ANFAS erakundearen bidez, baina fisioterapia­ na­hi duenak Iruñera joan­ behar du. Ondorioz, errepideko arris­kuaz­­ gain, joan-etorrietarako zailtasunak daude eta ho­rrek fisiote­rapia-saioak guttitzea dakar. Gainera, joan-eto­rriak ordain­tzeko diru­la­guntzak kendu dira. Ai­tzitik, legeak dio gu­­ttie­neko zer­bi­tzuok­­ Nafa­rroa­ osoan nor­be­re etxe­bi­zitzaren hurbilean eskaini behar dire­la.

Bortzirietako bizilagunak gainerako nafa­rrekin­ konparatuta desberdintasun egoeran daudela ere kritikatu dute, fi­sio­terapia zerbi­tzua ez baita bakarrik Iruñean ematen, Liza­rra eta Tute­ral­dekoek ere beraien he­rrietan har­tzen baitute.

Horregatik, arazoa ezagu­tzera eman eta fisioterapia zerbitzua ezar­­tzeko eska­tzeaz gain, zen­bait irtenbide ere proposatu dituz­te: logo­pe­dia eta estimulazio zerbi­tzuak Bor­tzirie­tan eskain­tzen dituen ANFASi fisioterapeuta bat kontra­ta­tze­ko baimena ematea, zerbitzua Lesakako Osasun Zentroan ema­tea baloratzea, dagoeneko haur fisioterapeuta batekin lan egiten duen Aspacerekin zerbi­tzua­ konzerta­tzea, edo, azkenik, fisioterapeuta Iruñetik Bor­tzirietara hurbil­tzea.

Belen Compayns pediatraren hitzetan, esti­mu­lazio –2004­ inguruan– eta logopeda zerbi­tzuak –duela 3-4 urte–, protestatu ondotik paratu ziren. Bor­tziriak izan zen Iruñetik kan­po arre­ta goiztiarreko zerbi­tzu ho­riek lortu zituen lehen es­kualdea eta gero hedatu zen bertze eremuetara. Fisiote­ra­peu­ta­re­kin ere bide bera segitu dute eta helburua lor­tzeko itxaropena dute, «beharra badelakoz».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun