Eskolako antzezlanak jendaurrean erakutsiko dituzte larunbat honetan

Nerea ALTZURI 2010eko abenduaren 15a

Urteak dira eskolako neska-mutikoek antzerkiak prestatu eta Eguberriak hurbiltzean he­rritarren aitzinean egiten dituztela. Artxiboko argazkia

Asteazkenean Igantzi eta Etxalarko ikasle eta maixuen aitzinean aritzekoak dira

Urte akaberarako aski gutti gelditzen da eta urteroko ekitaldiak ere hurbil­tzen ari dira.

Olentzeroren inguruan han eta hemen, modu batean edo bertzean, ekintzak egiten dira. Eguberrietako opo­rren aitzinetik, ordea, eskolako ikasle eta irakasleek, aspalditik ohitura den bezala, antzezlanak erakutsiko dituzte. Idaz­ten ari naizen honek ere ez ditu sekula atzenduko pres­taketa nahiz estreno egunetako bizipenak. Nerbioak, ilusioa eta gogoa nahasten ziren an­tzezlanaren en­tsaioe­tan eta jendau­rrean erakusteko momentuan. Urte aunitz dira eta eskolako ekin­tzen artean an­tzerk­iak bere lekua hartu du.

Abenduaren 15ean, asteazkenean, Igantzi eta Etxalarko eskoletako lagunak, ohi bezala, eskolara bisita egitekoak ziren antzerkiak ikustera. Larunbatean, be­rriz, abenduak 18, eta arratsaldean, guraso eta he­rritarren aitzinean eskolako aktore eta aktoresek euren lanak aurkeztuko dituzte irakasleen laguntzaz. Egun horretan eginen dute azken aldian saldu dituzten boletoen zozketa ere.

 

Ateraldiak

Eskolako jarduera osagarri gehiago aipa­tzen jarraituz, egun bate­ko hiru irteera egin dira. Lehena Haur Hezkun­tza­ko ikasle eta irakasleek Irunera egin zuten. Aza­roaren 19an, biga­rren zikloko taldea Donostian izan zen; eta aben­duaren 2an, hirugarren zikloko eta DBH­ko gelakoak Iruñera joatekoak ziren.

 

Olentzero

Olentzerok ere ur­te­ro­ko bisita eginen du. Abenduaren 24an, tradiziozko kalejira eginen da herrian barna. Eta Olentzeroren ondotik, hiru erre­­ge magoen bisi­ta izanen dugu ilbe­ltza­ren 5ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun