Bortzirietako mus txapelketa

Nerea ALTZURI 2010eko abenduaren 15a

Asteburuero, Pa­bloe­neak antolatzen dituen mus txapelketetan hain­bat lagunek parte har­tzen dute. Herrian afizio haundia dago eta ho­rren­ erakusgarri aste­hondarretan muslarien artean izaten den giroa. Ba abenduaren 3an, Pabloenean Bortzirietako osasunazaleen peñak antolatutako Bor­tzi­rietako Mus Txapel­ke­ta­ko partidak jokatu ziren eta 22 bikotek parte­ hartu zu­ten. Arantzan eta bertze he­rrietan egin diren kanporaketetatik gu­ttienez Arantzako bortz bikote ariko dira Egube­rri Egunean Lesa­kan eginen den finalean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun