Mª Jose Zubeldia izanen da heldu den urtean herriko eraikinen garbiketaz arduratuko dena. Kontratua urtero egiten du Udalak eta 2011ri begira, urrian lehiaketa zabaldu zuen interesatuek izena eman zezaten. Azaroaren 12an bukatu zen proposamenak aurkezteko epea eta bakarra aurkeztu zen: Mª Jose Zubeldiarena. Aurten ez, baina lehen ere ibilitakoa da lan horretan Zubeldia eta heldu den urtean ere berak eginen du garbiketa.