Eguberrietako oporrak hartu aitzinetik, Olentzeroren bisita hartuko dute eskolan neska-mutikoek. Abenduaren 22an izanen da. Ohi bezala, gela bakoitzarendako opari bat ekarriko du eta ikasle eta irakasleek, kantari, harrera ederra eginen diote. Olentzerorekin solasean egon ondotik, jolasean ariko dira haurrak eta gero Guraso Elkarteak antolatutako zozketaren zenbakiak atera eta herrian barna zabalduko dituzte.
Eskolako bisitaz gain, herrian ere eginen du itzulia Olentzerok. Biltokitik jakinarazi dutenez, nahi duten guztiek parte har dezakete. Horren harira, igandean, abenduak 19, kantuen entsaioa eginen da Biltokin, 18:30ean.