Kultur ekitaldiak Beran

TTIPI TTAPA 2010eko abenduaren 15a

Hainbat ekitaldi izanen dira Eguberrien atarian:

 

Ipuin Lehiaketako sari banaketa

Astelehenean, hilak 20, eginen da Bor­tzirietako haur eta gazteen ipuin lehiaketako sari banaketa. He­rri Liburutegian izanen da, 18:00etan.

 

Bertso-saio didaktikoa

Euskara Batzordeak antolatuta, bertso-saio didaktikoa eginen da or­tziralean, hilak 17, Beralandetan. Estitxu Arozena, Patxi Iriart, Beñat Gaztelumendi eta Julio Soto ariko dira bertsotan eta Karlos Aizpurua izanen da gai-jartzailea. 20:30ean hasiko da.

 

Antzerkia

Larunbat honetan, Kultur Batzordearen eskutik, El Kiosko antzezlana ikusgai, 20:00etan Kultur Etxean.

 

Kontzertuak

Isidoro Fagoaga Musika Eskolak Eguberrietako kontzertua eskainiko du Kultur Etxean hilaren 21ean, 17:30­ean. Eta Berako Abesbatzak igande arratsaldean, San Jose zahar-etxe­an emanaldia eskainiko du eta urtea elizan kantatuz bukatuko du. Larunbat honetan Kultur Etxean bertze saio bat ere eskaintzekoa zen, baina azkenean, otsailaren 12ra gibe­leratu dute.

 

Parkea

Haurrentzat Eguberrietako parkea paratuko du Larun Haizpe merkatari, ostalari eta zerbi­tzu enpresen elkarteak. Abenduaren 26tik 30­­era izanen da frontoian (11:00-13:30 eta 15:00-19:00). Eguneko sarrera 3 euro; bortz egunetakoa 10 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun