Aurten ere, Mus Txapelketa antolatu du Genaro Taldeak Herriko Ostatuaren laguntzarekin. Abenduaren 26an izanen da eta hiru ostatutan jokatuko da: Errekalde, Fidel eta Xugan. Apuntatu nahi duenak egun berean egin beharko du Xuga ostatuan, 16:00 baino lehen eta bikoteko 10 euro ordainduta. Hiru sari eder banatuko dira: lehendabizikoa Etxalarko Herrikon bi lagunentzako dastaketa menua izanen da; bigarren bikoteak Eguberrietako saski bana jasoko du eta hirugarrenak cava lote bana. Argazkia joan den urteko mus txapelketakoa da.