Joan den ortziralean, abenduaren 11n, Beti Gaztek bere 70. Urteurrenaren harira antolatutako bertze ekitaldi berezi bat egin zen Lesakako elkartearen egoitzan. Hain zuzen, Espainiako Ligako lehen mailan ez ezik nazioarteko partidetan ere epaile den Alberto Undiano Mallenco famatua eta bere laguntzailea Fermin Martinez aritu ziren solasean, baita Eduardo Prieto Bigarren B mailako epaile nafarra. Javier Yanci, prestatzaile fisiko lesakarra arduratu zen moderatzaile lana egiteaz. Futbola oinarri hartuta, solasaldi atsegina eskaini zuten, Futboleko Munduko txapelketaz, araudiaz, dopajeaz eta bertze anekdotak kontatuz.